2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

Berazubi Estadioa

Berazubi da Espainiar Estatuan eraikitako lehen estadioa (1923). Esoainiako hainbat atletismo-txapelketa egin ziren han (1924, 1925, 1926, 1932, 1934, 1935, 1944 eta 1959). 5 kaleko atletismo-pista zuen, eta seigarrena erantsi zitzaion, geroago, eta baita lehen futbol-zelaia ere; Tolosa c.f.-ak beti jokatu izan du han. 2001ean, atletismorako homologazioa lortu zuen, eta, une honetan, material sintetikoko 6 kale ditu. 1956an, tribuna eraiki zuten, 3000 ikuslerentzako. 2012an, berriz, brimoldaketa lanak hasi zituzten.

Gaur egun, eraberritze lanetan dabiltza, eta ondorengo irudian ikusten den proiektua eraikitzeko martxan jarriak dira.



Hona emen baita ere Noticias de Gipuzkoaren artikulo bat eraberritze lanen inguruan:

Tolosaren sorrera XIII. Mendean abiatzen da etsaiarengatik defendatzea helburu zuelarik. Horregatik, Alfonso X el sabio, Tolosa sortu zuen 1256. Urtean. Hurrengo urteetan herriaren biztanleria handitzeko asmoarekin erregeak hainbat pribilegio eman zizkion herriari.

Herria, gotorleku militar moduan, harresiz inguratuta zegoen.Oria ibaia eta honen beso batek (Erretegibel) sortzen zuten irla baten gainean eraiki zen herria. Tolosak hainbat ate ezberdin zituen gara artan eta herritik irteteko hainbat zubi baita ere.Herri-gunea sei kale luze eratzen zuten eta hauek zeharkatzen duten beste hiru. Sei kale hauek gaur egun aurki ahal ditzakegu baita ere.